Gonzalezek dio Hipercorreko atentatugileak «lehertuko» lituzkeela

«Herritarren bizitzak salbatzeko premiazko eginbideaz» mintzatu da Espainiako gobernuburu ohia

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 21a
00:00
Entzun
ETAko buruzagitza «lehertzeko» aukeraren inguruan zalantzak izan zituela eta ez egitea erabaki zuela aitortu eta aste batzuk geroago, Espainiako gobernuburu ohi Felipe Gonzalezek esan du zenbait etakide hiltzeko aukera izan balu «ziurrenik» egin egingo zukeela. Adibide moduan, 1987an Zaragozako (Espainia) Hipercor dendaren aurkako atentatua jarri du; atentatu hura eragozteko aukera izan balu, «bonba-autoa jarri zutenak lehertuta izanik ere», orduan bai, «ziurrenik» urrats hori egingo zukeela dio Gonzalezek Vanity Fair aldizkarian egin dioten elkarrizketan. Herritarren bizitzak defenditzeko «lehentasunezko eginbidearen» barruan kokatu du Gonzalezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.