internet

Googlerekin lehiatzeko akordioa sinatu dute Microsoft eta Yahoo!-k

Microsoften bilatzaileak Yahoo!-ren teknologia erabiltzeko hamar urteko lizentzia eskuratuko du. Yahoo!, berriz, bilatzaileko publizitatearen arduraduna izango da.

2009ko uztailaren 29a
17:11
Entzun
Microsoft AEBetako multinazionalak eta Yahoo! Interneteko atariak bien publizitatea eta bilatzaileak elkarbanatzeko akordioan aurrerapausoa eman dute gaur. Hitzarmen horrekin Google Interneteko bilatzaile nagusiarekin lehiatzea dute helburu. Hala ere, hitzarmena behin betikoa izateko AEBetako lehia aginpideek onartu beharra daukate.

Azken horrek Microsoft eta Yahoo!-ren arteko akordioa onartzen badu, Microsoften bilatzaileak -Bing- Yahoo!-ren teknologia erabiltzeko hamar urteko lizentzia eskuratuko du. Yahoo!, berriz, bilatzaileko publizitatearen arduraduna izango da. Dena den, bi aldeek albisteak, e-posta eta informazioaren ataletan orain arteko autonomia mantenduko dute.

Interneteko bilatzaileen lehiakortasunaren inguruko azterketak egiten dituen Compete.com atariak aurreikusi du Microsoft eta Yahoo!-ren akordioaren ostean, Interneteko bilaketa guztietatik %74 Googleren bidez egingo direla, %16 Yahoo!-rekin eta %6,5 Bing-ekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.