"Gora ETA" idatzi eta diana bat marrazatu dute Donostiako PPko zinegotzi ohi baten etxeko atarian. Alfonso Alonso EAEko PPko idazkari nagusiak egin du salaketa bere Twitterreko kontuan, eta babesa adierazi dio zinegotzi ohiari "gorroto eta tolerantziarik ezaren adierazpenak" ikusita.
Gertatutakoa gaitzetsi du PPko Gipuzkoako buru Borja Senperrek ere, eta nabarmendu du halakoek ez dietela "atzera eginaraziko".