Gora Iruñea sanferminak ospatzen ari da gaur

[YouTube]http://youtu.be/eaNK4LHc44I[/YouTube] Herri jaien aldeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Konpainia plazan.

2012ko uztailaren 13a
15:45
Entzun

Gora Iruñea plataformak herri jaien aldeko hainbat ekitaldi antolatu ditu gaurko, Konpainia plazan. Goizetik hasi eta eguna bukatu bitartean, haurrek, helduek eta gazteek hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute.

Festa herrikoi, parte hartzaile, parekide eta euskalduna lortu nahian aritzen da Gora Iruñea, baina lan horretan zailtasunak ditu. Izan ere, plataformako kideek sanferminetako lehen egunetik azken egunera arteko egitaraua prestatu eta Runa parkeko gunea eskuratzeko lehiaketan aurkeztu ziren. Iruñeko Udalak, ordea, gune propiorik ez zien onartu —enpresa pribatu bat hautatu zuen Runarako—, eta egun bakarreko egitaraua prestatzearekin konformatu behar izan dira. 

"Sinetsita gaude San Fermin jaiak bestelakoak izan daitezkeela", zioten atzo BERRIAn Gorka Izko eta Xabi Garcia plataformako kideek. 

Egitaraua

- 11:00. Herri hamaiketakoa. Ogi apurrak eta edaria doan. Ordu berean, Iruña taldeko fanfarrea.

- 13:00. Txan magoaren ikuskizuna.

- 14:30. Herri bazkaria.

- 16:30. Dantzaldia Trikidantzekin.

- 20:00. Kontzertua: Demokrazia Zero, Esne Beltza eta Pottoka taldeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.