Gillermo Isidoro Larregi Ugarte iruindarraren istorioa kontatzen du filmak. Larregi Ugarte oso pertsona ospetsua da Argentinan. 1935ean, 50 urte zituela, eskorga hartu eta 3600 kilometroko bidaiari ekin zion oinez. Bere balentria eredutzat hartuta, Roberto Arizmendi argentinarrak abentura hura islatu du, gaur estreinatuko den ¡Gora Vasco! filmean.
Oraindik durangartu ez direnei gaurkoa eta biharkoa geratzen zaizkie Landako Eraskustazokara joan eta liburuetan maiseatzeko. Jende asko espero da gaurko, eta bihar azken eguna izanik lasaiagoa izatea espero da.
Durangoko 41. euskal liburu eta disko azoka
'¡Gora Vasco! (Milonga de temple y carretilla)' filma estreinatuko dute gaur
Azken aurreko eguna du gaur Durangoko 41. Liburu eta Disko Azokak. Eguneroko egitarauan aurki daitezke harribitxiak, eta gaurko ere ekitaldi berezi-berezia antolatu dute. =i ¡Gora Vasco! (Milonga de temple y carretilla) =i filma estreinatuko dute, 17:00an San Agustin kultur gunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu