Araban arazorik gabe egin zen atzoko hauteskunde eguna. Istilurik ez zen izan bozkalekuetan, ezta ezusterik ere. Bitxikerien artean aipagarriena Gasteizko bozkaleku batean gertatu zen: lagun batek bi txorizo zati sartu zituen Senatuko boto-azalean.
250.742 lagun zeuden deituta herrialdean botoa ematera, eta arratsalde hasieran zabaldutako datuek berresti zuten duela lau urte izandako parte hartzearen antzekoa izango zela herrialdean. Guztira, 106 bozkaleku ireki zituzten atzo Araban, eta botoa emateko 427 mahai paratu zituzten.
Alderdi politiko nagusietako ordezkari eta hautagai arabarrak goizean joan ziren botoa ematera. Gasteizko alkate Javier Maroto (PP) izan zen goiztiarrena, mahaiko presidente ordezkorako aukeratua izan zelako. 08:00etarako zegoen Marotozegokion bozkalekuan, bainamahaiko presidentea agertu zen, eta alde egin zuen segituan. Beranduago joan zen botoa ematera, Alfonso Alonso Kongresurako zerrendaburuarekin batera.
Amaiurreko zerrendaburu Iker Urbinak lehen aldia zuen hautagai moduan botoa ematen.Gasteizko Divino Maestron bozkatu eta gero, «independentista, abertzale eta ezkertiar oro»botoa ematera deitu zuen. Ramon Jauregi (PSE) eta Emilio Olabarria (EAJ) zerrendaburuek ere botoa ematera deitu zuten bozkatzera joan zirenean.
Gorabeherarik gabeko eguna
Arazorik ez da izan Arabako bozkalekuetan hauteskunde egunean. Alderdi nagusietako zerrendaburuak goizean joan dira botoa ematera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu