gizartea

Gorenak agindu du berriro egin beharko dutela Tafallan senarra hil zuen emakumearen kontrako epaiketa

Nafarroako Auzitegi Nagusiko zinpeko epaimahaiak absolbitu egin zuen auzipetua. Gorenak dio "epaia absurdua" izan zela, eta "kontraesan eta zalantza nabarmenak argitu" egin behar direla.

2011ko urriaren 26a
12:30
Entzun

2009ko azaroan Tafallan senarra hil zuen emakumearen kontrako epaiketa berriro egin beharko dutela agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur. Joan den otsailean Nafarroako Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia berretsi du Gorenak horrela, emakumearen abokatuaren helegitea atzera botata. Epamaihaiburu eta zinpeko epaimahai berriekin egingo dute epaiketa —ez dute zehaztu data—.

Iazko urrian izan zen epaiketa, Nafarroako Auzitegi Nagusian, zinpeko epaimahai batekin, eta honek absolbitu egin zuen emakumea. Gorenak dio "epaia absurdua" izan zela, eta "kontraesan eta zalantza nabarmenak argitu" egin behar direla.

2010eko epaian epaimahaikideek zioten Maria Pilar Marcos auzipetuak ez zuela deliturik egin, eta hau aske geratu zen. Emakumeak auzi saioetan esan zuen 44 urtean jasan zituela senarraren tratu txarrak eta bien arteko eztabaida batean labana sartu zitzaiola gizonari. Fiskalak 11 urteko espetxea eskatu zuen, homizidioa egotzita.

64 urte ditu Marcosek, eta Tafallakoa da. Jose Antonio Gil Silva zen haren senarra, 77 urtekoa.

Iazko epaiketan bederatzi lagunek osatu dute zinpeko epaimahaia: zortzi gizonek eta emakume batek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.