Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Arkaitz Goikoetxearen absoluzioa, eta 3 urteko espetxe zigorra ezarri dio, Benjamin Atutxa Eibarreko (Gipuzkoa) legebiltzarkide sozialista bahitzen saiatzea egotzita
Gorenak onartu egin du Ministerio Fiskalak absoluzioaren aurka aurkeztutako helegitea, eta legez kanpoko atxiloketa terrorista delitua egiteko konspiratu izana leporatu dio Goikoetxeari.
Auzitegi Nazionalak duela urtebete absolbitu zuen auzi horrengatik Goikoetxea. Epaiaren arabera, bahiketa egiteko prestaketak hasi zituen Goikoetxeak baina azkenean uko egin zion gauzatzeari, Atutxak bizkartzainak zituelako.
Goikoetxean 2008ko uztailaren 22an atxilotu zuten, Bilbon, ETAren Bizkaia sareko buruzagi izatea leporatuta.