Ekonomia

Gorenak baliogabetu egin du Bizkaiko sozietateen zergaren kontrako epaia

2005ean zerga hori %30ean finkatu zuen Bizkaiko Diputazioak, eta Gaztela eta Leonek auzitara eraman ondoren, EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen indarrean zegoen %32,5ekoa ezarri behar zuela iritzita. Bizkaiko Diputazioak gustura hartu du Gorenaren erabakia. Orain Bizkaiko Diputazioaren, Batzar Nagusien eta Bilboko Merkataritza Ganberaren kasazio helegitea aintzat hartu du Gorenak.

2007ko irailaren 7a
17:52
Entzun
EAEko Auzitegi Nagusiak 2005eko Bizkaiko sozietateen zergari buruz hartutako erabakia baliogabetu egin du Espainiako Auzitegi Gorenak. Bizkaiko Diputazioak %30ean finkatu zuen zerga hori, hots, Espainian indarrean zegoen %32,5ekoa baino baxuago.

Hori dela eta, Gaztela eta Leongo Erkidegoak auzitara eraman zuen Bizkaiko Diputazioaren erabakia, eta EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zuen kautelaz. Bizkaiko Diputazioak, Batzar Nagusiek eta Bilboko Merkataritza Ganberak kasazio helegitea aurkeztu zuten EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka, eta Gorenak, haien eskaria aintzat hartu eta baliogabetu egin du.

Praktikan ez du ezer aldatuko epai horrek, berriro aldatu eta egun sozietateen zerga %28an baitute finkatuta Bizkaian. Hala ere, Bizkaiko Diputazioak gustura hartu du erabakia, eta Gorenak gai horretan orain arte izan duen jarrera aldatu duela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.