politika

Gorenak Baltasar Garzon epailea inputatu du, frankismoko desagerpenak ikertzea ez zegokiolako

Frankismo eta gerra garaiko desagerpenak ikertzeko eskumena ez zuela jakinda ere auzia bere gain hartu nahi izana leporatu zion Manos Limpias sindikatuak epaileari, eta Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du kereila. Deklarazioa hartuko dio Garzoni.

2009ko maiatzaren 27a
16:54
Entzun
Urtarrilean Manos Limpias sindikatuak Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurkako salaketa ezarri zuen, frankismo eta Espainiako Gerra garaian desagertutako pertsoni buruz prebarikazio delitua egotzita, eta Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du kereila eta Garzon inputatu egin du gaur.

Manos Limpiasen ustez, Garzonek desagerpenak ikertzeko eskumena ez zuela jakinda ere auzia bere egin izan zuen. Urtarrilaren 26an sartu zuen epailearen aurkako kereila. Fiskaltzak artxibatzeko eskaera egin zuen. Garzonek hasieran bere egin zuen ikerketa, nahiz eta iazko azaroan Espainiako lurraldeetako auzitegien esku utzi zuen kasua.

Goreneko epaimahaia osatzen duten bost magistratuak ados agertu dira erabakiarekin: Juan Saavedra presidentea, Adolfo Prego, Joaquin Jimenez, Francisco Monterde eta Juan Ramon Berdugo. Gorenak deklarazioa hartuko dio Garzoni.

"Legea guztientzat berdina" dela eta "lasai" dagoela nabarmendu du Garzonek. Manos Limpias sindikatuak egindako akusazioetaz, berriz, beharrezkoa den unean defendatuko dela adierazi du epaile inputatuak.

Miguel Bernard Fuerza Nueva eskuin muturreko elkarteko arduradun ohia da Manos Limpiaseko burua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.