Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak Espainia zigortu du Europar Batasunak zehaztutako asilo eskaera kopurua ez tramitatzeatzagik. 2015eko errefuxiatu krisiaren ondoren 19.449 pertsonen eskaerak tramitatu behar zituen bi urteko epean baina kopuru horren %12,85 bakarrik egin zituen. Lehen aldia da auzitegi batek bere estatua zigortzen duena auzi honegatik. Auzitegiaren arabera, hartu eta tramitatu beharreko asiloen kopurua "loteslea" eta "betebeharrekoa" zen eta auzitegiak Espainia zigortu du asilo eskaera horien tramitazioa egiten jarraitzera.
2015eko errefuxiatu krisiaren ondoren Europako kontseiluak 19.449 pertsonen asilo eskera tratimatzera behartu zuen Espainia. Associació de Suport a Stop Mare Mortum erakundeak Espainia salatu zuen Europan kupo hori ez betetzeagatik. Bere betebeharrak ez betetzeaz akusatu zuen eta asilo eskaerak berehala tramitatzeko eskatu. Auzitegi Gorenak eman duen epaiarekin Espainia behartzen du Europak ezarritako pertsona guztiak hartzera. Europak bi urtetako epea eman zion Espainiari tramitazioak egiteko —2015eko irailetik 2017ko irailera— baina epe hortan tramitazion % 12,85 bakarrik egin zuenez, Pedro Sanchezen gobernuak Mariano Rojoyrenak egin ez zituen asilo eskaerak tramitatu beharko ditu.
Espainiako estatuaren abokatuak adierazi du Espainiak ezin izan dituela tramitazio eskaera guztiak egin administratiboki "oso zaila" den prozesua delako. Epaiak onartzen du tramitazio konplexuko prozesua dela, baina adierazten du, Europak asilo eskaeren banaketa egin zuenean ez zuela tramitazio horienºº konplexutasuna ezagutzen eta beraz ez dela arrazoi nahikoa agindutakoa ez betetzeko.