Madrilgo Auzitegi Gorenak Hondarribiko alardeari buruz aste honetan jakitera eman duen sententziak iritzi kontrajarriak sortu ditu. Alarde tradizionala ez dela diskriminatzailea erabaki du Epaitegi Gorenak, eta erabaki horrek “errespetua” merezi duela adierazi du Borja Jauregi Hondarribiko alkateak. Jauregiren esanetan, “10 urteko auzia itxi du Epaitegi Gorenaren senteziak”.
Bien bitartean, Jaizkibel konpainiako kideek “atzerapausotzat” jo dute Epaitegi Gorenaren erabakia. “Alardea publikoa izan behar dugula uste dugu, eta horren alde jarraituko dugu lanean”, azaldu du Naroa Lekuona Jaizkibel konpainiako kideak.
Genero bazterketa
Gorenaren erabakiarekin, alardearen auzia amaitu dela uste du Hondarribiko alkateak
Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiak “errespetua” merezi duela azpimarratu du Borja Jauregik. Alarde tradizionala ez dela diskriminatzailea erabaki du aste honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu