Paueko (Frantzia) Auzitegiak Gorka Betolaza preso euskal herritarra Espainiaratzea erabaki du. Espainiako Auzitegi Nazionalak egin zuen eskaera, hango Auzitegi Gorenak Betolazari Haika-Segi auzian aurten sei urteko kartzela zigorra jarri diolako, eta zigor hori betetzeko eramango dute Espainiara.
Irailaren 24an atxilotu zuen hura Frantziako Poliziak, Lapurdin eta Nafarroa Beherean egindako sarekadan. Ez zeukan Betolaza atxilotzeko agindurik, baina helburu zen lagun baten etxean zegoelako atzeman egin zuen, Poliziak berak jakinarazi zuenez. Unai Garcia ere atxilotu zuten, eta lehengo astean Espainiaratu zuten, ETArekin zerikusia duelakoan.
Espainiako Auzitegi Gorenak Haika-Segi auzian 23 kideri sei urteko kartzela zigorra jarri zien joan den urtarrilaren 27an, eta haietatik 22 espetxean sartu zituzten. Betolaza izan zen kartzelan sartu ez zuten bakarra, ihes egin zuelako.
Politika
Gorka Betolaza Espainiaratu egingo dute
Paueko Auzitegiak eman du gaur balekoa. 'Haika-Segi auzian' aurten sei urteko kartzela zigorra jarri dio Espainiako Auzitegi Gorenak, baina Betolazak ihes egin zuen. Irailaren 24an atxilotu zuten Ipar Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu