euskal presoak

Gorka Diez de Ulzurrun libre gelditu da

2011ko martxoaren 14a
17:50
Entzun

Gorka Diez de Ulzurrun (Antsoain) presoa aske geratu dela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. 2005ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, Foruan, ETArekin zerikusia zuelakoan. Inkomunikazio aldian torturatu egin zutela salatu zuen Diez de Ulzurrunek.

2007an sei urteko espetxe zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta atzo atera zen kartzelatik.

Urte hauetan Aranjuez, Villabona eta Valladolideko espetxeetan eduki dute, Espainian.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.