Politika

Gorka Espiau: "Hemendik aurrera elkarrizketa dinamizatzeko eragile zentrala ez da Elkarri izango"

Batasunak eurei buruz egindako iragarpenak ez du batere harritu Elkarri gizarte mugimendua: Elkarri-k antolatutako ekimenetan ez duela parte hartuko jakinarazi zuen Batasunak joan den astean, baina erabaki horrek funtsezko ezer ez duela aldatzen nabarmendu du Gorka Espiau Elkarri-ren bozeramaileak; aspalditik Batasunak ez zuela beren jendaurreko ekimenetan parte hartzen nabarmendu du. Ildo beretik, Batasunaren hautu horrek ez duela elkarrizketa prozesu bat eragotziko uste du Espiauk, etorkizunean Elkarri ez dela "elkarrizketa dinamizatzeko eragile zentrala" izango iritzi baitio.

2005eko uztailaren 18a
16:43
Entzun
"Uste dugu oso une garrantzitsuan gaudela; alderdien arteko elkarrizketa baterako oso une aurreratuan. Ondorioz, Batasunak Elkarri-k antolatuako foroetan parte hartuko duen edo ez da garrantzitsua, hemendik aurrera elkarrizketa dinamizatzeko eragile zentrala ez baita Elkarri izango. Aitzitik, Jaurlaritzako lehendakariak berak iragarri du alderdien arteko mahai bat jarriko duela abian", adierazi du Espiauk Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.