Gorka Garcia 1995ean atxilotu zuten Mallorkan (Herrialde Katalanak), eta gaur goizean atera da Algeciraseko espetxetik.
2009an auzi bat ireki zioten Garciari Huelvako kartzelatik ihes egiteko plan batean parte hartzea egotzita. Iñaki Goioaga abokatua eta presoaren bikotekide ohia atxilotu egin zituzten auzi horren barruan. Hiru urte geroago, absolbitu egin zituzten hirurak.