Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek guztiak Knörrek.
Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehendakariordeak uste du EAk "guztiz abandonatu" duela, eta zerrendetan sartu ez dutenez legebiltzarkide izera galtzeak "eragin estetiko suntsigarria" duela 'Atutxa auziagatik' izan dezakeen epaiketara begira. "Atutxa eta Kontxi Bilbao legebiltzarkide izango dira; ni izango naiz hala ez den bakarra. Epaileek legebiltzarkide izaera eurek baino lehenago nire alderdiak kendu didan trauskil baten gisan ikus nazakete; Eusko Alkartasunak lehenago inhabilitatu nau epaileek baino", esan du.
Era berean, 'Atutxa auziari' "bakarrik" aurre egin behar izan diola azpimarratu du: "oraindik ez baitut babes ohar bat jaso".
Eusko Legebiltzarrerako EAren zerrendetan sektore ofizialetik kanpoko inor ez dagoela azpimarratu du Knörrek, eta alderdiaren erabaki hori gogor kritikatu du.
Politika
Gorka Knörr: "Eusko Alkartasunak lehenago inhabilitatu nau epaileek baino"
EAk Eusko Legebiltzarrerako zerrendetan ez duela sartu eta, haserre eta minduta agertu da Gorka Knörr. Hain zuzen ere, EAk epaileek baino lehenago inhabilitatu dutela adierazi du EAEko Auzitegi Nagusiak 'Atutxa auzia' berriro irekitzeko hartu duen erabakiaren kariaz. Ildo horretatik, auzi horrek aurrera jotzen badu Juan Mari Atutxa (EAJ) eta Kontxi Bilbao (EB) baino babesgabeago egongo dela nabarmendu du, hain justu, alderdiak ez diolako behar bezalako laguntzarik eman. Hala ere, EAko kide izaten segitzeko asmoa duela agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu