Polizia iturriek gaur jakinarazi dutenez, Guardia Zibilak Gorka Joseba Lupiañez Mintegi atxilotu zuen atzo 20:30ean Berrizen (Bizkaia), ustez ETAko kidea delako. Erakunde armatuarenBizkaia komandako liberatua dela egozten diote. Durangokoa (Bizkaia) da Lupiañez, eta 27 urte ditu.
Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioak esan du kontrol batean atxilotu zutela, gizonezkoak pistola bat zeramala eta agiri faltsuak.
2002an atzeman zuten lehen aldiz Lupiañez, Durangaldean kale erasoetan parte hartu zuelakoan. Kartzelara sartu zuten behin-behinean. Espainiako Auzitegi Nazionalak 2004an libre utzi zuen -ETAri laguntzea leporatu zioten-, 2005ean ere bai -Galdakaoko (Bizkaia) kale eraso batean parte hartzea leporatu zioten-, baita 2006an ere -Durangon kutxa automatiko bat erretzea egozten zioten-.
Atxiloketa salatzeko Durangoko Amnistiaren Aldeko Mugimenduek manifestazioa antolatu dute gaurko. 20:30ean hasiko da, Durangon, Santana plazatik.
Atxiloketak
Gorka Lupiañez atxilotu du Guardia Zibilak Berrizen, etakidea delakoan
Atzo gauean atzeman zuten. Barne Ministerioak esan du kontrol batean atzeman zutela eta arma bat zeramala. ETAko liberatua dela egozten diote. Durangokoa da Lupiañez, eta 27 urte ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu