euskal presoak

Gorka Lupiañez presoaren senideek istripua izan dute kartzelarako bidean

Etxerat-ek mobilizazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Gari Garaialde / Argazki Press. PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE ETA DISPERTSIOAREN AURKAKO PROTESTA EKINTZA BAT./
2016ko ekainaren 26a
08:29
Entzun

Etxerat-ek salatu duenez, Salamancako Topaseko kartzelarako bidean (Espainia) izan dute istripua Gorka Lupiañez presoaren bi senidek. Heldu bat eta adingabe bat zihoazen istripua izan duen autoan. Etxerat-ek salatu du urteko seigarren ezbeharra dela, "hirugarrena hil honetan".

Hori horrela, protestak antolatu dituzte datozen egunetarako Hego Euskal Herriko hiriburuetan: astelehenean, Gasteizen —Andre Mari Zurian— eta Iruñean —Alderdi Popularraren egoitzaren atarian— antolatu dituzte elkarretaratzeak, 20:00etarako; asteartean, Bilbon —Arriagan, 19:00etan—, eta, asteazkenean, Donostian —Bulebarrean, 19:00etan–.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.