euskal presoak

Gorka Mayo libre aterako da, hamar mila euroko bermea ordainduta

2011ko urtarrilean atxilotu zuten, Ekinekin lotuta.

2012ko uztailaren 24a
16:26
Entzun

Gorka Mayo euskal presoa libre aterako da datozen orduetan, hamar mila euroko bermea ordainduta, Ateak Ireki webguneak dioenez.

2011ko urtarrilean atxilotu zuten, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak Ekinekin lotuta Nafarroan egindako operazio batean, Fernando Grande-Marlaska epaileak aginduta. Iñigo Gonzalez, Gorka Zabala, Patxi Arratibel eta Mayok salatu zuten "tortura latzak" jaso zituztela polizien eskuetan.

Geroztik Espainiako espetxeetan sakabanatua eduki dute Mayo. Gaur egun Soto del Realeko kartzelan dago.

Barañaingoa da, eta Bidaurretan bizi da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.