Askatasunak esan duenez, "Perea oso larri dago bizi duen exilio arbitrario honetan". Gainera, "gatazka politiko honen beste biktima bat da, prekarietatean bizitzera behartuta, etxetik urrundua, estatuek presio gisa erabiltzen duten errepresioa zuzenean jasoz".
"Istripu hau sufritzen dugun errepresioaren ondorioa da" Askatasunaren iritzian, "euskal herritar guztiak gure herrian libre bizitzeko dugun eskubidea ukatua izanik, estradizioak, kanporaketak eta torturak sufritzen ditugu".
Gorka Perea eta Eduardo Plagado Quebeken bizi dira, eta babes politikoaren zain daude. Bi urtean egon ziren preso han, 2001etik 2003ra bitartean. 12.500na dolar kanadarreko fidantza ordaindu zuten orduan, espetxetik ateratzeko.1997an joan ziren Kanadara, Espainiako Justiziak ezarritako 6 eta 7 urtetako zigorrak ez betetzeko, ihesi. Askatasunak esan duenez, Espainiako Poliziak 1993an atxilotu eta "inkomunikazioan jasandako torturen ondorioz esandakoengatik" jarri zioten zigorra.
Iheslariak
Gorka Perea euskal errefuxiatua komatik atera da
Montrealen (Quebec) dagoen Gorka Perea errefuxiatu gazteiztarra koma egoeran egon da. Askatasunak jakinarazi duenez, bizikletan zihoala auto batek harrapatu zuen, herenegun, eta buruan kolpe handia hartu zuen; odol bildua egin zitzaion. Gainera, sudurra eta masailezurra hautsi zituen. ZIU Zainketa Intentsitateko Unitatean egon da. Hobera egin eta komatik atera dela esan du Askatasunak. Orain, bakarrik hartzen du arnasa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu