Askatasunatik jakinarazi dutenez, Errekalde auzoan atxilotu dute Ribadulla, kafe bat hartzen ari zela. Ondoren, goizeko zortziak aldera, auzo bereko Kukutza gaztetxera sartu da Guardia Zibila, eta bi orduz areto hori miatzen jardun dute.
Guardia Zibileko iturrietan oinarrituta Efe albiste agentziak azaldu duenez, 2000ko martxoan polizia horren aurkako eraso batean parte hartzea egozten diote Ribadullari: zehazki, Bilboko Zorrotzaurreko Guardia Zibilaren jagole etxolari molotov koktelekin erasotzea. "ADN proba batzuetan" oinarrituta atxilotu dutela Ribadulla zehaztu duten iturri horiek. Eraso hartan hogei bat lagunek parte hartu zuten.
Atxiloketa
Gorka Ribadulla atxilotu du Guardia Zibilak Bilbon
Guardia Zibilak gazte bat atxilotu du gaur goizean Bilboko Errekalde auzoan, eta, gainera, auzo horretako Kukutza gaztetxea miatu du bi orduz. Gorka Ribadulla kafe bat hartzen ari dela atzeman dute, eta Guardia Zibileko iturriek Efe albiste agentziaren bidez zabaldu dutenez, Bilboko polizia-etxean daukate. 2000ko martxoan polizia horren Zorrotzaurreko jagole etxolari 'molotov koktelekin' eraso egitea egozten diote. 2004ko azaroan ere atxilotu zuen Guardia Zibilak Ribadulla, eta aske utzi ondoren, inkomunikazio aldian torturatu egin zutela salatu zuen. Basurtuko erietxean egin zioten azterketan pankrea handituta aurkitu zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu