Herrira mugimenduak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Laudioko plazan (Araba), Pablo Gorostiagak bizi izandakoa salatzeko. Senidea izatea ez da delitua lelopean egindako bilkurarekin, Gorostiagak eta haren familiak pairatu duten egoera salatu zuten.
Ertzainek elkarretaratzearen kontra egin zuten, Gorostiaga presoa izanda haren argazki bat jarri zutelako pankartan, Judith Uriarterenarekin batera. Semea identifikatu egin zuten.