Donostiako Zurriola hondartzako uretan gorpu bat topatu du Ertzaintzak gaur goizaldean. Helikoptero baten eta ontzi baten bitartez, lehorreratu ahal izan dute, 07:30ak aldera.
Tokiko hedabide batek zabaldu duenez, biktima 31 urteko irlandar bat da. Ordu txikietan uretara sartu da bi lagunekin. Haiek ohartarazi dute adiskidea ez dela hondartzara itzuli, 04:00ak aldera.