Gorpu bat aurkitu dute Abanton, sasi artean

Hila nor den eta nola hil zen ikertzen ari dira.

Ertzaintza - Gorpua Abanton
Gorpua aurkitu duten lekua, Abanton. ERTZAINTZA
Erredakzioa
2024ko martxoaren 6a
12:45
Entzun

Gorpu bat aurkitu zuten atzo arratsaldean, sasi artean, Abantoko (Bizkaia) Gallarta auzoan, landa eremuko lursail batean. Bide bateko sastraka kentzen ari zirela aurkitu zuten gorpua. Ertzaintza bertara joan zen, gorpua zaintzera, eta gaur goizean, egun-argiz, hasi da polizia zientifikoa gorpua ikertzen, hildakoa nor den eta nola hil zen argitzeko. Bilboko Auzi Medikuntza Institutura eraman dute gorpua. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.