Gorpu bat aurkitu dute Arga ibaian

Adineko gizon bat da, eta ez zuen dokumentaziorik soinean. Autopsia egitekoak dira.

Arga ibaia, gainezka
Arga ibaia Iruñea parean, duela hilabete izandako uholdearekin. BERRIA
Berria
2024ko martxoaren 13a
15:35
Entzun

Adineko gizon baten gorpua aurkitu dute gaur arratsaldean Arga ibaian, Iruñeko Arrotxapea auzoaren parean. Eguerdi aldera topatu du gorpua herritar batek, eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak atera du ibaitik. Zehaztu dutenez, adineko gizon bat zen, eta ez zuen dokumentaziorik soinean.

Espainiako Poliziak ikerketa bat ireki du. Orain, Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutuan dute gorpua, eta autopsia egingo diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.