Gizartea

Gorpu bat azaldu da Aturri ibaian, Lehuntze parean

60 urteko gizonezko batena da gorpua; gertatutakoa ikertzen ari da polizia.

Berria
2016ko abuztuaren 4a
13:14
Entzun

Astearte arratsaldean aurkitu zuten gorpua Aturri ibaian, Lehuntze (Lapurdi) parean. 60 urte inguruko gizonezko bat da hildakoa; oraingoz ez dute identifikatzerik izan. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.

Bestalde, identifikatu dute Soustons lakuan (Landak, Frantzia) itota hil zen gaztearen gorpua; 28 urteko gazte baionar batena dela egiaztatu dute. Joan den uztailaren 29an gertatu zen ezbeharra. Lekuko batek eman zien abisua larrialdi zerbitzuei, baina gaztea hilda zegoen poliziak uretatik atera zuenerako. Gorpuak ez du indarkeria zantzurik; ikerketak zabalik jarraitzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.