Gaur 10:30 aldera ikusi du piraguista batek gorpua Arga ibaian, Burlatan. Hark eman diote Foruzaingoari gorpuaren berri. Bertara joan dira foruzainak, eta gertatutakoa ikertzen ari dira.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, familiak ez zuen gizonaren desagerpena salatu. Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, bertan autopsia egin diezaioten.