40 urte inguruko gizonezko baten gorpua agertu da Donostiako Kontxako hondartzan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 07:30 aldera topatu du pertsona batek hilotza, eta horren berri eman dio Ertzaintzari. Bertara joan dira poliziak eta osasun zerbitzuak, baina gizona hilda zegoela egiaztatu besterik ez dute egiterik izan.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik. Autopsia egingo diote, zer dela-eta hil den jakiteko. Hildakoa nor den argitzeko lanetan ari dira.