Euskal presoak

Gose greba bertan behera utzi dute Fresnesko euskal presoek

Espetxeko zuzendaritzak iragarri du beste espetxe batera eramango dutela Itziar Moreno euskal presoa; eta beraz, gose greba utzi dute Fresnesko euskal preso guztiek. Emakumezkoek mitarrean jarraituko dute lekualdatzea gertatu arte. Arduradunek ez dute zehaztu nora eramango duten Moreno.

Fresnesko presoen aldeko elkarretaratze bat Bilbon. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
arantxa elizegi egilegor
2016ko maiatzaren 29a
11:49
Entzun

Orotara hemeretzi egun egin dituzte gose greban Fresnesko euskal presoek. Maiatzaren hasieratik dator gatazka. Fresnesko Euskal Preso Politikoen Kolektiboko kideek protesta batean parte hartu zuten preso sozialekin batera. Zuzendaritzak Itziar Moreno euskal presoa egin zuen protestaren erantzule, eta, ondorioz, bakartze ziega batera zigortu zuen. Haren egoera salatzeko gose greba abiatu zuten gainontzeko euskal presoek. Larunbat gauean, ordea, Moreno beste espetxe batera eramango duela iragarri zuen espetxeko zuzendaritzak, eta, ondorioz, protesta bertan behera utzi dute euskal presoek.

Baraua gizonezkoek bakarri utzi zutela esan zuen aurrena Etxerat-ek, baina gero baieztatu zuen emakumezkoek ere halaxe egin zutela. Hala ere, azken horiek mitarrean egongo dira, harik eta Moreno lekuz aldatzen duten arte.

Espetxeko arduradunek ez dute jakinarazi nora eramango duten Moreno, baina ziurtatu dute emakumezko euskal presoak dauden kartzela batera eramango dutela. Lekualdatze horren ondorioz bakartzea bertan behera geratuko dela ondorioztatuta utzi dute greba.

Elkartasun keinuak

Tarte honetan guztian asko izan dira Fresnesko presoekiko elkartasunez egindako ekimenak. Besteak beste, atzo, Sortuk antolatuta espetxera egindako martxa. Horretaz gain, Ile de RekoOsnyko eta Meauxeko presoek ere baraualdiak egin dituzte azken asteetan. Aste honetan bertan, berriz, ordu erdi bateko geldialdia egin dute Irungo (Gipuzkoa) CAFen, LABek deituta, Fresnesko (Frantzia) kartzelako euskal presoen egoera salatzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.