Espetxe politika "goitik behera" aldatzea exijitu du Askatasunak, gose greba hauen berri ematearekin batera. "Euskal Herriak hitza eta erabakia eskuratu ditzan baldintza demokratikoak eskuratu ditzagun" borrokara dei egin dute, hain justu, abenduaren 20rako deituta dagoen mobilizazio egunerako.
Egoera politiko honetan, "bizi arteko zigorra" eta De Juanaren egoera ulergaitzak dira Askatasunaren iduriko, eta beraien usten PSOEk erabaki du hau "ez dela negoziazio bidezko prozesu bat". "Euskal Herriaren errendiziorako prozesu baten logikan erabaki du PSOEk Iñakiren egoera eta hiltzailea den espetxe politika hau goren mailako injustiziaren planora eramatea. Euskal Herriari xantaia eginez, Euskal Herriaren hitza bahitu eta etorkizuna bere nahietara eraman nahi duen prozesua egitea erabaki duelako PSOEk".
Baina, behar dena "esku-sartzerik gabeko" prozesu bat dela azpimarratu dute. "Inolako bazterketarik gabekoa eta eskubideak buruan, eskubideen errespetutik eraikia izango den prozesu bat behar du herri honek".
Euskal presoak
Gose greba mugagabean hasi dira bi euskal preso
Sebas Prieto eta Gorka Martinez euskal presoak gose greba mugagabean daude abenduaren 11z geroztik. Puerto II espetxean (Puerto Santa Maria, Cadiz, Espainia) daude bi preso horiek, eta "Iñaki de Juana preso politikoaren berehalako askatasuna eta kondena betea duten presoak aska ditzatela" exijitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu