Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Aitzol Gogorza euskal presoak gose greba utzi du gaur. Errenteriarrak joan den abuztuaren 6an hasi zuen protesta, zigorra eteteko eskatuz. Gogorzak gaitz larria du, AMEI Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren txosten baten arabera: nahasmendu obsesibo-konpultsiboa, eta desoreka depresiboa, autolisi arriskuarekin —hau da, bere buruaz beste egiteko joera—. Gaixotasunaren ondorioz, behin baino gehiagotan ospitaleratu behar izan dute.
Hogei urteko zigorra du, eta hamazazpi bete ditu dagoeneko. Gaitzaren ondorioz, gradua aldatzeko, zigorra eteteko eta espetxeratze arindua ezartzeko eskatu izan du azken bi urteetan, baina eskaera guztiak ukatu dizkiote espetxeko tratamendu batzordeak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak.