Gose greba utzi dute Meauxeko euskal presoek

2010eko azaroaren 11
00:00
Entzun
BAIONA. AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Meaux Frantziako espetxean 26 egunez gose greban egon diren lau euskal presoek utzi egin dute protesta, Laurence le Vert epaileak Jare alaba jaioberriaren bisita izateko baimena eman baitio Iker Beristain presoari. Soto del Realgo espetxean (Espainia) dagoen Juan Carlos Besance presoari, berriz, haren amarekin egin behar zuen aurrez aurrekoa ukatu zioten herenegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.