Guantanamo
Gose greban diren presoak indarrez elikatzea torturatzat jo du NBEko kontalari bereziak
NBEko Giza Eskubideetarako kontalari berezi Soledad Villadra de Bierdermannek "torturatzat" jo zuen atzo Guantanamon (Kuba) gose greban dauden presoak indarrez elikatzea. AEB Ameriketako Estatu Batuek Guantanamon duten base militarreko agintariek , gose greban dauden presoak indarrez elikatzen dituztela jakinarazi zuen atzo =iThe New York Times=i egunkariak.
"Argi eta garbi tortura teknika bat da", adierazi zuen atzo Villadra de Bierdermann NBE Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako kontalari bereziak. The New York Times egunkariak kaleratu zuenez, sudurretik elikatzen dituzte presoak, aulkietan lotuak dauzkatela. "NBEko aditu independiente gisa esanm dezaket Giza Eskubideen nazioarteko arauen aurkakoa dela guztiz", azaldu zion Villadra de Bierdermannek NBEko irratiari. Ameriketan, prozedura hori duela asko debekatu zela gaineratu zuen eta AEBek atzerritarrei bakarrik ezartzen dietela azpimarratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu