Gotzainek barkamen eskaera, "konplizitate, anbiguetate eta omisioengatik"

Euskal Herriko bost elizbarrutietako gotzainek sinatu dute agiria. ETAren biktimei babesa agertu diete, eta, orain, presoak Euskal Herriratzeko "unea" dela azpimarratu dute.

Marc Aillet Baionako gotzaina. ISABELLE MIQUELESTORENA
Berria
2018ko apirilaren 20a
06:40
Entzun

Euskal Herriko bost elizaberrutietako gotzainek "barkamen zintzoa" eskatu dute ETAk jardun duen urteetan Elizak izandako "konplizitate, anbiguetate eta omisioengatik". Babesa eta elkartasuna agertu diete urte horietan izandako "biktima guztiei"; "bereziki, atentatuak argitu gabe jarraitzen duten eta inpunitatearen min gehigarria pairatzen ari direnei".

Horerz gain, uste dute ETAren desegiteak "normalizaziorako aukera berriak" zabaltzen dituela eta "denek" baliatu behar duela abagune berria. Horren harira, uste dute euskal presoen senideen "eskaera humanitarioei" heltzeko unea dela, "presoak euren jatorrizko herrietara bueltatuz, terrorismoaren biktimak umiliatuak izango ez diren modu batean".

Era berean, elkarbizitza "benetakoa" izan dadin, "berreraikitze moral" bat behar dela diote, "terrorismoaren fenomenoa elikatu zuten ideologia totalitario eta idolatratuak"  eragindako mina konpontzeko.

Agiria sinatu dute Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain Francisco Perezek, Baionako gotzain Marc Ailletek, Gasteizko Juan Carlos Elizaldek, Bilboko Mario Izetak eta Donostiako Jose Ignacio Munillak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.