Gotzone Lopez Luzuriagaren askatasuna eskatu du 'SOS Gotzone' herri ekimenak

2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Orain dela zortzi hilabete beharko luke aske Gotzone Lopez Luzuriaga aguraindarrak, iragan abuztuan ia 22 urteko kartzela zigorra bete eta gero; baina, Parot Doktrina aplikatuta, bederatzi urtez luzatu zioten zigorra. Berriki, Valladolidetik (Espainia) Donostiako Martutene kartzelara mugitu dute. 2007an bularreko minbizia diagnostikatu ziotenetik, arazo ugari izan ditu tratamendua hartzeko. Horregatik, haren askatasuna aldarrikatu du SOS Gotzone ekimenak, eta sinadurak jasotzeari ekin dio. 600 pertsona inguruk eta hainbat taldek egin dute bat aldarrikapenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.