Gara -k informazio horren berri eman eta gero, 08:30etan ekin dio Guardia Zibilak bilaketari, eta 10:00ak inguruan aurkitu dituzte granadak jaurtitzeko bi hodiak.
Urriaren 12an zein 15ean bila jardun zuten Espainiako segurtasun indarrek, baina ez zutela ezer aurkitu agertu zuten.
Gara -ra igorri duen idatzian ETAk salatu du Espainiako segurtasun indarrak "axolagabe" ari direla jokatzen, jaurtigailuak "ezkutatzen" eta "nahasmena" sortu nahian. Jarrera horren "ondorioen" arduradun bakarrak Espainiako agintariak eta polizien arduradunak direla erantsi du ETAk.
Atentatu saioa
Granada jaurtigailuak aurkitu ditu Guardia Zibilak Zaragozan, ETAk esandako tokian
Goizeko hamarrak aldera granadak jaurtitzeko bi hodi aurkitu ditu Guardia Zibilak Zaragozan (Aragoi, Espainia). Urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean, aireportutik urre granada jaurtigailuak ezarri zituela ohartarazi zuen ETAk DYAra deituta. Espainiako segurtasun indarrak bila aritu ziren, baina ez zituzten aurkitu. Joan den astean, ETAk berriro jakinarazi zuen lehergaiak han zeudela, baina orduan ere ez zuten ezer topatu. =l Gara ==http://www.gara.net/idatzia/20051024/art135714.php=l egunkariak erakunde armatuak igorritako idatzi bat plazaratu du gaur, eta haren bidez kokapen zehatzaren berri eman dute, marrazki eta guzti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu