Grande Marlaska da Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko buruzagi berria

Epailearen lana auzitan jarri du Espainiako Auzitegi Nazionalak eman duen azken epaian

Erredakzioa
Iruñea
2012ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Fernando Grande Marlaska Auzitegi Nazionaleko zigor arloko presidente izendatu du Espainiako Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak. Grande Marlaska «oso pozik» azaldu da izendapenagatik. «Ilusio handia dut, eta gogo handia dut nire lankideengan ilusioa sortzeko, benetako talde bat osatzeko, talde horren barruan kide bat gehiago izateko, baina Kontseiluak emandako erantzukizuna nire gain hartuz». Grande-Marlaskaren arabera, antolatutako delikuentzia kasuetan Auzitegi Nazionalaren eskumenak argitzeke daude.

Instrukzio epaile gisa polemikoa izan da Marlaska, eta ezaguna da euskal auziarekiko hartu duen jokabidea. Aste honetan bertan, Iraitz Gesalaga errugabetuduen Auzitegi Nazionaleko epaimahaiak auzian Marlaskak izandako jokabidea gogor kritikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.