auzitegiak

Grande-Marlaska da Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko presidente berria

CGPJko batzarreko bigarren bozketan bi botoren aldearekin nagusitu zaio Gomez Bermudezi.

2012ko otsailaren 23a
17:55
Entzun

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) Fernando Grande-Marlaska epailea izendatu du Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko presidente berri. 

CGPJko batzarreko bigarren bozketan lortu du Grande-Marlaskak (Bilbo, 1962) hautatua izatea. 11 boto jaso ditu bozketa horretan, eta Javier Gomez Bermudez zigor aretoko orain arteko presidenteak, bederatzi. Teresa Palacios, Javier Martinez Lazaro, Alfonso Guevara eta Juan Pablo Gonzalez ziren beste hautagaiak.

1999an Bizkaiko Lurralde Auzitegiko epaile izendatu zuten. 2004an iritsi zen Auzitegi Nazionalera. 2005etik 2006ko ekainaren amaiera arte Auzitegi Nazionaleko epaile moduan aritu zen, eszedentzian zegoen Baltasar Garzon ordezkatuz, eta garai hartan ETA eta ezker abertzalearen aurkako operazio batzuk zuzendu zituen. Garzon bere postura bueltatu zenean (2006ko uztailaren 1ean), Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko zigor arloaren barnean geratu zen.

2007tik auzitegi bereko 3. instrukzio epaitegiko burua zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.