Polizia operazioa

Grande Marlaskak 30.000 euroko bermea jarri dio Gorka Agirreri, kartzelatik libratzeko

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Grande Marlaskak 30.000 euroko bermea jarri dio Gorka Agirre EAJko zuzendaritzako kideari. 72 orduko epea jarri dio epaileak Agirreri, bermea ordaintzeko. ETAri laguntza ematea egotzita, Gorka Agirreri deklarazioa hartu dio gaur arratsaldean Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Epailea Bilbon izan da, Agirreri ebakuntza egin berri baitiote eta ez baitago Madrilera joateko moduan. Joan den hilaren 20an hamabi pertsonaren atxiloketarekin abiatu zuten "ETAren finantziazio sarearen" kontrako operazioaren harira inputatu du Marlaskak Agirre. Arratsaldeko lauak laurden gutxi aldera atera da Gorka Agirre Sabinetxetik, EAJko buruzagiek lagunduta, eta ehunka herritar atzetik zituztela egin dute auzitegira bitarteko bidea.

2006ko ekainaren 28a
22:07
Entzun
Lauetan sartu da deklaratzera. Kanpoan babesa adieraztera joandako jende talde handia bildu da, eta txalo artean agurtu dute. Marlaska kanpora, Epaiketa politikorik ez eta antzeko txartelak erakusten zituzten hainbatek. Besteak beste, Josu Jon Imaz EAJko presidentea zegoen Agirreri lagundu diotenen artean. Gaueko 21:55etan irten da, Agirre auzitegitik. Epaileak 72 orduko epea jarri dio bermea ordaintzeko

Agirre inputatu duten operazioa ekainaren 20an abiatu zuten Frantziako zein Espainiako poliziek, Grande Marlska epailean ekimenez. Dagoeneko hamasei lagun atxilotu dituzte dagoeneko, besteak beste, ETAri dirua eman izana egozten dieten bi enpresaburu. Atxilotuetako sei aske daude jada.

Agirreri. Iraultza zergaren kobraketan bitartekari lanak egitea egozten dio Grande Marlaskak, eta, ondorioz, "ETAri laguntza ematea". Atzo Xabier Arzalluz EAJko presidente izanak deklaratu zuen Auzitegi Nazionalean, auzi beragatik, baina lekuko gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.