Greba eta mobilizazio eguna

Grande-Marlaskak datorren astelehenean deklaratzera deitu du Otegi

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernardo Grande-Marlaskak gaurko greba eta mobilizazio egunean izandako "indarkeria ekintzengatik" deklaratzera deitu du Arnaldo Otegi Batasuneko kidea. Datorren astelehenean joan beharko du deklaratzera. Otegik ezezik Juan Mari Olano Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kideak eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak ere deklaratu beharko dute datorren astean gaurko ekintzen inguruan; asteazkenean eta ostegunean hurrenez hurren.

2006ko martxoaren 9a
19:52
Entzun
Iturri judiazialen arabera, astelehenean egingo den bistillan erabakiko du Grande-Marlaskak Otegiren egoera aldatzen duen ala ez. Izan ere, une honetan Otegi fidantzapean dago aske; Batasunaren ekintzak bi urtez eteteko sumarioaren barruan "talde terroristako kide" izatea leportzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.