Politika

Grande-Marlaskak debekatu egin du Algortako Herriko Tabernako urtebetetze festa bat

 Francisco Javier Gallaga Ruiz ustezko etakidea omenduko dutelakoan hartu du erabakia. Ertzaintzak ekitaldia galarazteko "beharrezko" neurriak hartuko ditu.

2011ko martxoaren 4a
19:20
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epaileak debekatu egin du Algortako Herriko Tabernan (Getxo, Bizkaia) gaur iluntzean egitekoa zen urtebetetze festa bat. Francisco Javier Gallaga Ruiz ustezko etakidea omenduko dutela argudiatu du epaileak.

Dignidad y Justicia erakundeak eskatuta hartu du erabakia Grande-Marlaskak. Erakundearen arabera, Askatasuna dago ekitaldiaren atzean, eta Gallagaren "ibilbide kriminala" goratzea dute helburu, "pertsonala den ospakizun baten fikzioan babestuta".

Erabakiaren berri eman die Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari, Ertzaintzari, Espainiak Poliziari eta Guardia Zibilari, eta ekitaldia galarazteko "beharrezko neurriak" hartzeko eskatu du.

2006ko apirilean Auzitegi Nazionalak 343 urteko kartzela zigorra ezarri zion Gallagari ustez Miguel Angel Ayllon Espainiako armadako kidea hil zen atentatuan parte hartzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.