Politika

Grande-Marlaskak debekatu egin du Batasunak larunbatean Altsasun egin behar zuen ekitaldi politikoa

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak debekatu egin du Batasunak datorren larunbatean Altsasun egiteko asmoa zuen ekitaldi politikoa. Grande-Marlaskaren autoak agertzen duenez, joan den urtarrilaren 17an plazaratutako autoan hartutako erabakiek larunbatean egin nahi duten ekitaldi berriari eragiten dio.

2006ko urtarrilaren 26a
19:56
Entzun
Joan den urtarrilaren 17ko autoan, Grande-Marlaska epaileak Batasunak Barakaldoko (Bizkaia) BEC-en egin asmo zuen ekitaldia ezezik bi urtetako Batasunaren jarduna ere debekatu zuen. Era berean Batasunaren Iruñeko, Bilboko eta Donostiako egoitzak ixteko agindua eman zuen.

Larunbat honetan, Altsasuko Burunda frontoian ekitaldi politikoa egiteko asmoa zuen Batasunak eta Grande-Marlaskak debekatu egin du auto berri baten bidez. Altsasuko ekitaldian Pernando Barrenak parte hartu behar zuen. Batasunak kanpaina egin du Sakanan Anoetako belodromoan aurkeztutako Orain herria, orain bakea proposamena gizarteratzeko. Altsasuko ekitaldiak amaiera eman behar zion kanpainari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.