Auto baten bidez eman du Auzitegi Nazionaleko epaileak Kursaaleko ekitaldia debekatzeko agindua. Batasuna "ETA erakunde terroristen fronte politiko-instituzionala" dela baieztatzen du autoan, eta alderdi horren ilegalizazioa bi urtez luzatuz urtarrilaren 17an plazaratu zuen autoaren ondorio gisa azaldu du galarazpena.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari agindu dio debekua betetzeko. Erakunde horri berari, eta, halaber, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzari agindu die igandean bertan edo beste egun batean Batasunak Kursaaleko asmo berarekin egin ditzakeen ekitaldiak atzemateko eta debekatzeko.Hori guztia bete dadin, Espainiako Segurtasun Indarrei eskatu die ikerketak egin ditzatela halako bilkurak "prebenitzeko".
Batasunaren ilegalizazioa
Grande Marlaskak debekatu egin du Batasunaren igandeko ekitaldia
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskak galarazi egin du Batasunak igandean Donostiako Kursaalean egin asmo duen ekitaldi politikoa. =i Euskal Herria ezkerretik eraikiz=i proposamena aurkeztea du helburu Batasunaren ekitaldi horrek. Grande Marlaskak Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari eman dio galarazpen hori betetzeko agindua. Era berean, erakunde horri zein Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzari agindu die ekitaldi hori ordezka dezakeen beste edozein ekitaldi eragozteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu