Grande-Marlaskak Ertzaintzari eskatu dio «kautelazko neurriak» ezartzeko

2011ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Datorren larunbatean Bilbon egingo den manifestazio nazionalari begira, «kautelazko neurriak» ezartzeko eskatu dio Fernando Grande-Marlaska epaileak Ertzaintzari. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak atzera bota du Dignidad y Justicia elkarteak manifestazioa debekatzeko eginiko eskaera. Hala ere, Ertzaintzari eskatu dio manifestazioa «zaintzeko» eta «legez kanpoko aldarrikapenak» egingo balira, manifestazioa «berehala desegiteko». Epailearen ustez, «ezin da alboratu» ekitaldiarekin bat egin duten zenbait eragilek ekitaldia erabil dezaketela «terrorismoa eta terroristak goresteko». Hori hala, «kautelazko neurri batzuk» ezartzea erabaki du. Hala, epaileak dio antolatzaileek eta manifestariek «legeak [presoentzat] aurreikusitako eskubideak aldarrikatu» besterik ez dutela egin behar. Legez kanpokotzat jo du, berriz, presoen argazkiak erakustea eta preso politiko adierazpidea erabiltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.