Frantziako Poliziak 2002an Juan Antonio Olarra Guridiri eta Ainhoa Mujikari aurkitutako gutun baten harira auzipetuko du euskal presoa. Ustez Unai Parotek idatzi zuen gutun hori urtebete lehenago.
Auzitegi Nazionalak Unai Paroti 30 urteko bi zigor ezartzeko hartutako erabakia bertan behera geldituko dela ia ziurra da. Izan ere, Gorenak aztergai du egunotan Parotek erabaki haren kontra jarritako helegitea, eta fiskalak helegitea onartzearen alde egin du. Goreneko fiskalek, gainera, aho batez erabaki zuten atzo halako kasuetan ezarritako zigor guztiak bakar batean biltzearen alde egingo dutela, legeak hala agintzen duelako. Erabaki horren biharamunean etorri da Grande-Marlaskaren erabakia.
Goreneko fiskalek hartutako erabakiaren arabera, Parot 2009an irtengo litzateke kartzelatik, eta Grande-Marlaskaren auzipetzeak hori ekiditea du helburu.
Politika
Grande-Marlaskak Unai Parot delitu berri batengatik auzipetuko duela iragarri du
Espainiako Auzitegi Goreneko fiskalek Unai Paroti ezarritako espetxe zigorrak batzeko erabakia hartu zuten atzo aho batez. Gaur Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak Paroti beste delitu bat egotzi eta auzipetu egingo duela iragarri du. Antza denez, Grande-Marlaskak ustez berak idatzitako gutun batengatik auzipetuko du Parot eta ETAko kide izatea eta hilketa konspirazioa leporatuko dizkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu