Politika
Grande Marlaskaren erabakia "bake eta normalizazio prozesua atzeratzen duen akats larria" dela iritzi dio Erraztik
Begoña Errazti EAko lehendakariak gaur adierazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskak "epaile bati ez dagokion interpretazio politikoa" egin du bere azken autoan. Erraztiren ustez, erabaki horrek "bake eta normalizazio prozesua" atzeratu besterik ez du egiten eta "akats larria" dela azpimarratu du.
Egoera honen aurrean, EAko lehendakariaren ustez, PSOEk ez lituztezke helburu politikoarekin hartutako erabakiak onartu behar: "[PSOEk] Ahalegin bat egin behar du eta ez du onartu behar Espainiako Estatuan helburu politikoarekin egiten diren jardunbideak errealitate izatea". Era berean, Erraztik azpimarratu du PSOEri dagokiola agintzea eta "PPri aurkako norabidean jokatzen ez uztea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu