Politika

Grande Marlaskaren erabakiaren oinarrian "sakoneko aldaketa" dagoela uste du Batasunak

Karmelo Landa Batasuneko mahaikidea pozik agertu da Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak bart hartutako erabakiarekin; hots, ez duelako ez beren kontra, ez inputatuta deklaratzera deitu zituen beste zazpi kideen aurka espetxe edo berme handiko neurririk hartu. Izan ere, Grande Marlaskaren erabaki horren oinarrian "sakoneko aldaketa" dagoela uste du Landak: "arazoa konpontzeko modu, metodo eta bideetan sakoneko aldaketa".

2006ko ekainaren 2a
11:28
Entzun
Radio Euskadin egin ditu adierazpen horiek Landak, eta arestian aipatutako ildotik, "ziklo aldaketa bat" ari da gertatzen: hau da, orain arteko "errealitatearen faltsifikazioa" gainditzen hasi dela uste du. "Grande Marlaskaren gisako epaileek eta PPren tankerako alderdiek egiten duten errealitatearen faltsifikaziotik ateratzeko oinarrizko akordio bat egitea posible dela ikusten hasi gara, eta atzerazina izatea espero dudan bide bati ekiten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.