'BAtasuna auzia'

Grande-Marlaskaren iritzian Otegi eta Salaberriaren jarduna ezin da adierazpen askatasunaren baitan kokatu

Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegiren eta Jon Salaberriaren "jarduna adierazpen askatasunarekin bateraezina dela frogatuta dago" Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskaren iritzian. Atzo hartu zuen erabakia epaileak, eta autoa gaur plazaratu da. Grande-Marlaskaren ustez, Otegiren eta Salaberriaren jarduna Zuzenbide Estatutik kanpo dago, "helburuak lortzeko indarkeria erabilera onartzen dutelako". Horregatik, "ETAko kidea izatea" leporatuta, auzipetu egin ditu biak.

2005eko ekainaren 3a
15:58
Entzun
Bere argudioak frogatzeko asmoz, Otegik eta Salaberriak ETAko kideen omenaldietan parte hartu izan dutela dio Grande-Marlaskak, omenaldi haietan "ETAren aldeko goraipamenak" egin arren.

Araitz Zubimendi, Jon salaberria eta Josu Urrutikoetxea aipatzen ditu Grande-Marlaskak bere autoan, eta ETArekin lotutako inputazio larriak dituztela dio. Horrekin, Batasuna ETArenmenpekoa dela azaldu nahi du. Epailearen arabera, "ETAk diseinatu izan du beti HB, EH eta Batasunaren jarduna".

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen tesiari jarraitzen dio Grande-Marlaskak, eta auzipetze autoan dio ETAK 1992 urtetik aurrera plataforma ekonomikoa osatu zuela ezker abertzalea osatzen zuten erakunde guztiekin. Elkarte horien diruak eta Herriko Tabernen legez kanpoko finantziazioa erabiliz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.