Lan gatazka

Greba egin dute EAEko ikastetxe publikoetako jantokietan

Gatazka konpontzeko borondaterik ez izatea leporatu diete sindikatuek zerbitzuaz arduratzen diren enpresei. Lan baldintzen hobekuntza eta formakuntza areagotzea eskatzen dute langileek.

2010eko martxoaren 24a
19:29
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetako jantokietako langileek greba egin dute gaur berriro; urte hasi zenetik egiten duten 14.na izango da. Zerbitzu hori enpresa pribatuen esku utzita dauka Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, eta lan baldintzak hobetzea eta formakuntza areagotzea eskatzen dute, funtsean, langileek.

LAB sindikatuak jakinarazi du herenegun patronalarekin izan zuten bilera antzua izan zela, haien iduriko enpresak gatazka konpontzeko intereserik ez duelako. Atzo bilera egin zuten enpresetako ordezkariek Jaurlaritzarekin eta bilera horren emaitzen zain dira sindikatuak.

Grebaz gain, elkarretaratzeak egin dituzte gaur eguerdian Bilbon eta Donostian, 12:30ean, batean zein bestean, Jaurlaritzaren ordezkaritzen atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.